Aspaldidanik Bajauri izan da bitxia; hemengoek eta hangoek ezaguna eta aintzat hartua bitxikeria hori da mantendu behar duguna, oztopen gainetik, bai betidanik izan garen herrikoengatik, bai azken urteotan etorri direnengatik eta baita ere geroan etor daitezkeengatik, nola ez, lepoan haturik hasiertik izan zirenak.
Dena Den, betidanik herriko biztanleak izan dira langile amorratuak, ekintzaile eta borrokalari handiak, beraiena gordetzen eta ondoko herrietakoekin lagunduta ; hauek bizilagun onak izanik garai luzeetan. Honela ere aspaldian, lurbasoak zirela eta estamentu nagusietara zuzendu dituzte bere eskaerak, gero eskualdean, buru izan dira garai berrietan moldatzen: arautegiak, aurrerakuntzak, oso ezagunak ere beraien umore onez, eta parranda egiten jakiteaz, eskualdeko bizilagunekin ondo konpontzen, hauek diotenez : “bajaurikoek berehala jorratzen dute dirua, zerbait erosten, afariak prestatzen,…”
Gaur egun , saiatzen gara mantentzen halako tradizioak; zera, larunbatero antolatzen da afari bat herriko zentroan, apuntatzen direnentzat eta … azken unean ere agertzen direnentzat.